Zumaia eta Zarautz arteko oinezko martxa egingo dute bihar San Juan Egoitzako langileek

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 10a

San Juan Egoitzako langileak, Oxforden egin zuten itxialdian. (Juan Luis Romatet)

Sektoreko grebak egitearekin batera, greba mugagabean dauden egoitzetako langileek martxak egingo dituzte Gipuzkoan zehar. Bihar San Juan Egoitzako langileek Zumaia eta Zarautz arteko oinezko martxa egingo dute.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lan gatazkak ez du soluzio errezik. Sektoreko lan hitzarmen berria izateko negoziazioak etenda, egoitza bakoitzerako hitzarmen propioa lortzeko borrokari ekin zioten pasa den urtean, orain arte, emaitzarik gabe. 

Hala, egoitza batzuek greba mugagabeari ekin zioten, eta lurralde mailan San Juan Egoitza da horietako bat. Ordutik, protesta ekintza desberdinak egin dituzte, herri mailan, baina baita beste hiri eta herri batzuetan ere. 

Aste honetan, ekainaren 10, 11 eta 12an, sektoreko grebak daude deituta. Horiei greba mugagabean dauden egoitzetako beharginek egingo dituzten mobilizazioak gehitu behar zaizkie. Izan ere, ELA sindikatuak deituta, martxa ibiltariak egingo dituzte Gipuzkoan barrena "gatazka sozializatu eta Foru Aldundiari behingoz langileen prekaritatea eta genero arrakala ezabatuko dituen neurriak ahalbideratu ditzala eskatzeko". Gaur Legazpin eta Beasainen egin dituzte martxak, eta bihar Zumaiak hartuko du lekukoa. 

Zumaia eta Zarautz arteko martxa egingo dute. Taldea goizeko 09:30ean abiatuko da Beheko plazatik, eta kostako errepidean barrena Zarauzko Malekoira helduko dira. Bihar Errenterian egingo dute martxa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide