'Un poeta' filmarekin agurtuko du Ostarrenak 2025-26 zine forum denboraldia

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 10a

Simon Mesa Soto zinemagile kolonbiarrak zuzendutako filma aukeratu du Zumaiako zine klub taldeak urtea amaitzeko. Saioa 19:00etan hasiko da Aita Mari aretoan.

2025-26 zine forum denboraldiari agur esango dio bihar Ostarrena zine klub taldeak. Horretarako, Un poeta film kolonbiarra aukeratu du Zumaiako zine klub taldeak. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak Aita Mari aretoko leihatilan izango dira salgai. 

Un poeta Simon Mesa Soto zinemagile kolonbiarraren bigarren film luzea da, eta epaimahaiaren saria jaso zuen Cannes jaialdiko Un Certain Regard sailean. Duela hogei urte izan zuen arrakastari eutsi nahi dion gizonaren kontakizuna da, poeta batena, baina bere ametsak aspaldi ahaztu zituen Oscarrek, eta idatzi baino, idazteari buruz hitz egiten duen haur-gizona bilakatu da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide