Ospakizunetan sartuta daude Zumaiako Nagusilan taldeko kideak. Herrian taldea eratu zutela 25 urte bete dira aurten, eta urteurrena ospatzeko ekintza desberdinak antolatu dituzte. Horien artean, atzo bertan lagunarteko bazkaria egin zuten, eta 10, 15 eta 20 urtetan boluntario izan diren herritarrak ere omendu zituzten.