Sapere Aude Sinfoniettaren eskutik, musika klasikoaz gozatu dute herritarrek

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 1a

Ellen Taaffe Zwilich, Rezsö Kókai eta Jean Françaix konpositoreen lanak interpretatu zituen Sapere Aude Sinfoniettak atzo, Alondegiko Oxford aretoan eskaini zuen kontzertuan.

Sapere Aude Sinfoniettak musika klasikoa ekarri zuen Zumaiara beste urte batez. Berezia da atzo Alondegiko Oxford aretoan eskaini zuten emanaldiaren sorburua: Bigarren Mundu Gerraren garaian Myra Hess pianista britainarrak musika klasikoa herriz herri zabaltzeko atxiki zuen konpromisoa berreskuratu asmo du sinfoniettak, herri txikietan musika klasikoa bizirik mantentzeko hautua eginez. Marina Garces Kataluniako filosofoaren Promesaren denbora saiakerak inspiratu du musika elkartea promesa gehiago egitearen eta konpromiso gehiago hartzearen beharra.

Hessen nahiz Garcesen espirituen baturatik sortu da, beraz, Sapere Aude Sinfoniettak atzo Zumaiara ekarri zuen kontzertu klasikoa. Ellen Taaffe Zwilich, Rezsö Kókai eta Jean Françaix konpositoreen lanak interpretatu zitutzen, eta balio artistikoa nahiz gizarte‑dimentsioa uztartu zituen emanaldiak. Maialen Rezabal, Monika Mazur, Beatriz Linares, Jasone Etxebeste, Carlos Casado, Marixi Sesma eta Ignacio Arakistain musikariak izan ziren oholtzan.

(Argazkiak: Miriam Romatet)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide