Myra Hessen espiritua jarraituz, kontzertu klasikoa emango du bihar Sapere Aude Sinfoniettak

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 30a

Sapere Aude Sinfoniettak iaz eskaini zuen kontzertuko irudi bat. (Miriam Romatet)

Ellen Taaffe Zwilich, Rezsö Kókai eta Jean Françaix konpositoreen lanak interpretatuko ditu Sapere Aude Sinfoniettak bihar Alondegiko Oxford aretoan eskainiko duen kontzertuan. 19:00etan hasiko da emanaldia.

Sapere Aude Sinfoniettak kontzertu klasikoa eskainiko du bihar, 19:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Berezia da emanaldiaren sorburua: Bigarren Mundu Gerraren garaian Myra Hess pianista britainarrak musika klasikoa herriz herri zabaltzeko atxiki zuen konpromisoa berreskuratu asmo du sinfoniettak, herri txikietan musika klasikoa bizirik mantentzeko hautua eginez. Marina Garces Kataluniako filosofoaren Promesaren denbora saiakerak inspiratu du musika elkartea promesa gehiago egitearen eta konpromiso gehiago hartzearen beharra.

Hessen nahiz Garcesen espirituen baturatik sortu da, beraz, Sapere Aude Sinfoniettak bihar Zumaiara ekarriko duen kontzertu klasikoa. Ellen Taaffe Zwilich, Rezsö Kókai eta Jean Françaix konpositoreen lanak interpretatuko dituzte, eta balio artistikoa nahiz gizarte‑dimentsioa uztartuko ditu emanaldiak. Maialen Rezabal, Monika Mazur, Beatriz Linares, Jasone Etxebeste, Carlos Casado, Marixi Sesma eta Ignacio Arakistain musikariak izango dira oholtzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide