Hiru talderen kontzertuak entzuteko parada izango da ekainaren 13an, larunbata, 21:00etik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Iruñeko Borla taldea, Mirotz gasteiztarrak eta Garraio bizkaitarrak igoko dira Gaztetxeko oholtza txikira egun horretan.
Emanaldi hirukoitzerako sarrerak salgai jarri dituzte jada Nikol tabernan, 6 euroan. Gaztiok piztu mugimenduko antolatzaileek aditzera eman dutenez, Instagrameko @gaztiok_piztu kontura idatzita ere gorde ahal izango dira sarrerak, eta egunean bertan atean ere salgai izango direla gaineratu dute.