7ko Futbol Txapelketa antolatzeko bilera deitu du udalak

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 15a

Aita Mari futbol zelaia.

Herritar talde batek txapelketa antolatzeko eskaera egin dio udalari, eta erakundeak herritarren laguntza behar du horretarako. Antolakuntzan aritu nahi duten herritarrentzako bilera asteartean egingo dute, 18:00etan, Aitzuri pilotalekuko bilera gelan.

Herritar talde baten eskaerari erantzunez, Zumaiako Udalak 7ko Futbol Txapelketa berriz antolatzeko prestutasuna agertu du, baina egitasmoa sustatzeko herritarrei laguntza eskatu die erakundeak. Izan ere, udalak azaldu duenez, ezin du bere gain hartu txapelketaren antolaketa. Hala azaldu du: "Flysch Trailarekin egin bezala, antolakuntza lanetan lagundu nahi duten herritarrei deia egin nahi die udalak egitasmoa elkarrekin aurrera eramateko".

Txapelketaren antolaketaz hitz egiteko bilera deitu du udalak datorren astearterako, maiatzaren 19rako, eta herritarrek beren ekarpena egiteko aukera izango dute hitzordu horretan. 18:00etan izango da bilera, Aitzuri pilotalekuko bilera gelan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide