Izen ematea zabaldu dute Raixta Eguneko ikastaroetarako

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 5a

Iazko Raixta Egunean egindako tailerretako bat. (Juan Luis Romatet)

Maiatzaren 30ean egingo duten Raixta Egunean bi ikastaro eskainiko dituzte, eta haietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko dute interesdunek.

Zumaiako emakume sortzaileen topagune bihurtzeko asmoarekin antolatutako Raixta Egunaren aldi berri bat egingo dute aurten ere. Maiatzaren 30ean egingo dute Zumaiako Emakumeon Etxearen uda aurreko festa, eta egitaraua erabat itxi gabe badute ere, egun horretan, goiz partean, egingo dituzten bi tailerren berri eman dute dagoeneko. 

Batetik, Aiora Urbieta Eizagirrek Liburu markak landareekin izeneko tailerra gidatuko du. Ekimen horren asmoa da liburu markak egitea, "pigmentu begetalak eta prentsatutako landare lehorrak erabiliz, eta ondoren horiek forratzea".

Bigarren tailerra Nerea Hernandez Anterok emango du, eta BSkuir Batxata Salta Kuir izango da. Bi dantza estilo horiek heteroarauetik kanpo landuko dituztela eman dute jakitea. "Helburua da rol tradizionalak (liderra eta followerra) malgutzea eta pertsona guztiek rolak eroso batean ikastea".

Aipatu tailerrak edo ikastaroak goizeko 10:00etatik aurrera eskaini dituzte, eta haietan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 633 43 27 62 telefono zenbakira hots eginda, edo info@zumaiakoemakumeonetxea.eus posta elektronikoko helbidera idaztea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide