Elkar ezagutuz musikaren bidez

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 2a

Zumaiako San Pedro eta Parisko Euskal Etxeko Gernika abesbatzak kontzertua eskaini dute gaur eguerdian Oxford aretoan. Alondegiko erakusketa aretoa txiki geratu da emanaldia entzutera bertaratu den entzule kopuruarentzat. 

Musikak dituen balio guztiei harremanak estutzeko gaitasuna gehitu behar zaizkio. Hala erakutsi dute gaur eguerdian Zumaiako San Pedro Abesbatzak eta Parisko Euskal Etxeko Gernika abesbatzak, Alondegiko Oxford aretoan eskaini duten emanaldiarekin. Komentuko lorategian egitekoa zen kontzertu hura, baina eguraldiaren iragarpenengatik Erribera kaleko aretora lekualdatu zuten saioa. Hala, txiki geratu da gela, bertaratutako entzule kopuruarentzako.

Iazko azaroan izan ziren Zumaiako abeslariak Frantziako hiriburuan kontzertu bat eskaintzen. Parisko koroko partaidea den Mikel Zubimendi zumaiarrak gauzatu zuen bi abesbatzen arteko harremana. Gaurkoa, elkartruke hartako bueltako kontzertua izan da, eta paristarrak izan dira Zumaian bisitari. 

Zumaiarrek eman diote hasiera kontzertuari, eta berehala pasa diete lekukoa Parisko abeslariei. Amaieran, bi koroek batera beste bi abesti kantatu dituzte. Entzuleen txalo artean amaitu dute emanaldia.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide