Bihar jarriko dituzte salgai datorren asteko antzezlanetarako sarrerak

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 28a

'Bi baso bat ur' antzezlaneko irudia. (Metrokoadroka)

Bi antzezlan ikusteko aukera izango da datorren astean Zumaian: Bi baso bat ur ostiralean, eta Hazia, bidaia handi baten istorio txikia igandean. Bietarako sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai sarrerakzumaia.eus webgunean.

Antzerkiaz gozatzeko bi aukera izango dira datorren astean Aita Mari aretoan. Ostiralean eta igandean izango dira emanaldiak, helduentzat aproposa lehena eta haurrentzat bigarrena. Bietarako sarrerak aurrez erosi ahal izango dira bihartik aurrera sarrerakzumaia.eus webgunean.

Hurrengo ostiralean, maiatzaren 8an, Metrokoadroka antzerki konpainiaren Bi baso bat ur antzezlana ikusi ahal izango da Zumaiako aretoan. Saioa 20:00etan hasiko da sarrerek 6,50 euro balioko dute (4,50 euro gazte txartelarekin). Igandean, aldiz, Didau konpainiaren Hazia, bidaia handi baten istorio txikia haurrentzako antzezlana izango da Aita Marin. emanaldia eguerdiko 12:00etan izango da, eta sarreren prezioa 4,35 euro izango da.

Maiatzean hirugarren antzezlan bat izango da, kasu horretan, maiatzaren 29an, eta Infinitu dramaren Promesarik txikiena ikusteko parada izango da. Emanaldi horretarako sarrerak maiatzaren 20an jarriko dituzte salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide