Silver Film Festival Nazioarteko Zinema eta Pentsamendu Jaialdia abiatu zuten atzo Bilboko Arriaga antzokian. Datorren ostiralera arte iraungo du aipatu jaialdia, eta Maitasuna eta Sexua (adingabea) izenburupean, filmekin, hitzaldiekin, mahai-inguruekin, tailerrekin eta topaketekin lan egingo dute, antolatzaileek esandakoaren arabera, "heldutasunean maitasun mota guztiak ospatzeko eta bizitza osoan zehar mantentzen den sexualitatea barne hartzen duen hazteko modu desberdin bat aldarrikatzeko".
Omenaldietarako tartea ere hartu zuten jaialdiko lehen egunean. Hala, 2026ko Silver Saria eman zioten Elena Irureta aktore zumaiarrari.