Ander Olaizola zumaiarra Gipuzkoako EGI taldeko idazkari nagusia izango da 2026 eta 2028 urteen arteko agintaldian, gazte antolakunde jeltzaleak martxoaren 21ean Beasainen (Gipuzkoa) egin zuen herrialde batzarrean horrela erabakita.
27 urteko Zumaiako gazteak ingeniaritza industrialari lotutako ikasketak egin ditu. Zumaiako Musika Bandan aritu izan da, eta jokalari nahiz entrenatzaile gisa eskubaloiko Pulpo taldean. Gazteek euskal politikagintzan zeresana dutela sinetsita, 2023ko udal hauteskundeez geroztik zinegotzia da Zumaiako Udalean.
Gipuzkoako EGIk Erki Kontseilu berria hautatu zuen batzar hartan, eta horrenbestez, honako kideek hartuko dituzte herrialde mailako ardurak 2028ra bitartean: Ander Olaizola izango da idazkaria, eta gainontzeko kideak honako hauek izango dira: Danel Odriozola (Ordizia), Lander Colas (Hondarribia), Lide Irurzun (Astigarraga), Eider Goia (Donostia, Alde Zaharra), Amaia Peon (Donostia, Antigua), Eneko Rosado (Donostia, Gros), Gorka Sanchez (Oñati), Nora Pedrosa (Deba), Joxan Mendizabal (Azkoitia) eta Bingen Aranbarri (Azkoitia). Honako lotura honetan ikus daitezke kide guztiak.