Zumaiako Udalak kirol arloan lan egiten duten klub eta elkarteak diruz lagunduko ditu aurten ere. Deialdira aurkeztu nahi duten elkarteek apirilaren 23ra bitarte izango dute horretarako aukera, egoitza elektronikoaren bitartez. Deialdiari dagokion eskabidea eta eranskinak sinatuta aurkeztu beharko dituzte interesdunek.