Ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egin daiteke jada

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 7a

Artxiboko irudian, artisau azokako postu bat.

Ekainaren 21ean egingo dute aurtengo artisau azoka, eta bertan postua jartzeko interesa dutenek, maiatzaren 22ra arte izango dute horretarako aukera.

Iaz bezala aurten ere, artisau azoka egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan, San Pedro jaien bueltan. Ekainaren 21ean izango da azoka, hain justu, eta parte hartu nahi duten artisauek maiatzaren 22ra bitarte izango dute izena emateko aukera. Telematikoki nahiz presentzialki egin daiteke eskaera, Alondegia kultur etxean edota udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Hori horrela izanda, Zumaiako Udalak herriko sortzaileak eta artisauak haien lanak plazara atera ditzaten gonbidatu nahi ditu. Udaleko Kultur Sailak aukeraketa egingo du eskaera guztiak aztertu ondoren, eta zumaiarrek izango dute lehentasuna hautagaien artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide