Ibai-Ondo Backyard ultramaratoian bigarren egin du Igon Mantzizidorrek

Maddi Txintxurreta 2026ko martxoaren 31

Igon Mantzizidor, Usurbilgo proba amaitu ostean. (Utzitakoa)

Igon Mantzizidor Zumaiako bizilagunak 43 ordu eta erdi iraun zituen korrika Usurbilen (Gipuzkoa) jokatu zuten proban. Hark baino ordubete gehiago egin zuen erronkaren irabazleak, Meltxor Iza irundarrak.

Larunbat goizean hasita, Ibai-Ondo Backyard ultramaratoi gogorraren bigarren edizioa jokatu zuten Usurbilen (Gipuzkoa). 121 korrikalarik parte hartu zuten, eta Igon Mantzizidor Zumaiako bizilagunak bigarren sailkatzea lortu zuen. 43 ordu eta 25 minutu egin zituen korrika, eta 43 itzuli eman zizkion joan eta etorriko ibilbideari, orotara 288 kilometro baino gehiago osatuta.

Ibai-Ondo Backyard proba ez da ohiko lasterketa, kirolari bakoitzaren gorputzak agintzen baitu non den helmuga. Parte hartzaileek ahal bezain beste itzuli eman behar diote 6,7 kilometroko ibilbideari, eta gehienez ere 60 minutu izaten dituzte itzuli bakoitza osatzeko, bestela, lehiatik kanpo geratzen dira. Funtsean, amore ematen azkenak irabazten du proba.

Aurtengoan, Meltxor Iza iruindarrak erdietsi du garaipena: 44 ordu egin zituen korrika,  Mantzizidorrek baino bat gehiago, 295 kilometro guztira.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide