Udaberriko antzerki eskaintza osatu du Udaleko Kultura Sailak

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 26a

'Kolapsoa' antzezlaneko irudia.

Apiriletik maiatzera bitartean arte eszenikoko sei proposamen izango dira Zumaian, haurrentzako eta helduentzako hiruna.

Udaleko Kultura Sailak osatu du udaberrian Zumaian eskainiko diren antzezlanen programazioa. Arte eszenikoko sei proposamen izango dira Zumaian ikusgai, haurrentzako zein helduentzako hiruna. Helduen emanaldiak ostiraletan izango dira, eta igandetan haurrenak. Denak ere Aita Mari aretoan izango dira, kalean egingo duten bat izan ezik. Helduen saioak 20:00etan hasiko dira, eta eguerdiko 12:00etan haurrenak.

Justu antzerki ibiltari batek emango dio hasiera udaberriko antzerki programazioari. Apirilaren 19an izango da, santelmoetako repetizioetako igandean. Egun horretan Kitadelparek eta Zapotxinek Parrandan elkarrekin lana antzeztuko dute herriko kaleetan, txaranga batek lagunduta. Taldea 17:00etan aterako da Torreberritik. 

Hurrengo bost emanaldiak Aita Mari aretoan izango dira. Apirilaren 24ean Jon Ander Urrestik sortutako Kolapsoa antzezlana izango da ikusgai. Bi egun geroago, apirilaren 26an, Tanttakaren Mundua hautsirik dago baina hantxe gabiltza oinez haur antzerkiak hartuko du Zumaiako aretoan. 

Maiatzean, hilaren 8an, Metrokoadrokaren Bi baso bat ur antzezlana izango da helduen txandan; maiatzaren 10ean Didauren Hazia, eta, maiatzaren 29an, Infinitu dramaren Promesarik txikiena.

Emanaldietarako sarrerak Turismo bulegoan, sarrerakzumaia.eus webgunean eta, saioa hasi aurretik, aretoko leihatilan egongo dira salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide