Bihar jokatuko dute Txirrindularitzako 18. Zumaia Saria

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 27a

Txirrindulariak taldean, iazko Zumaia Sariko proban.

Zumaiako probarekin hasiko da Hego Euskal Herriko errepideko denboraldia. Ehundik gora kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek.

Bihar goizean jokatuko dute txirrindularitzako 18. Zumaia Saria. 23 nahiz 30 urtez azpikoak lehiatzen dira Hego Euskal Herriko errepideko denboraldia estreinatuko duen proban, eta Euskaldun Trofeorako puntuagarria da. Beti bezala, Zumaiako lasterketa horrekin estreinatuko da Hego Euskal Herriko errepideko denboraldia. 200 txirrindulari espero dituzte 10:00etan Zuloaga plazan hasiko den lasterketan.

114 kilometroko ibilbidea du probak: bi zakila bira txiki eta bi handi egin beharko dituzte txirrindulariek, eta Meagako gainean, bi pasoetan mendiko sarirako puntuak emango dituzte. Ohi bezala, Getaria, Zarautz, Aizarnazabal eta Zestoa inguruan ibiliko dira partaideak, eta 13:00 aldera amaituko da lasterketa Axular ibiltokian.

Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, txirrindulariak lau bider igaroko dira Axular ibiltokitik, eta segurtasuna bermatzeko helburuz, Udaltzaingoak herritarrei dei egin die bertatik ibilgailu guztiak kendu ditzaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide