Otsailean egindako Lankidetza Astearen barruan, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara igortzeko elikagai bilketa egin du Darahli elkarteak. Otsailaren 7an supermerkatuetan egin zuten bilketa, eta hurrengo astean Zumaiako, Oikiako, Arroabeko eta Aizarnazabalgo eskoletan.
Guztira, 2.250 kilo elikagai bildu dituzte Darahliko boluntarioek otsaileko kanpainan. Hala, 150 kaxa bete dituzte atun, azukre, pasta, lekale eta arrozarekin, eta beste hamabi kaxa handi konpresekin. Material hori guztia martxoaren hasieran bidaliko dute Tindufeko kanpalekuetara Euskal Karabanaren bitartez. Diru bilketa ere egin dute aurten ere. 300 euro jaso dituztela azaldu du Darahlik. Materiala errefuxiatuen kanpalekuetara eramateak suposatzen duen gastua estaltzeko erabiliko dute diru kopuru hori.
Darahlik nabarmendu du iaz baino 400 kilo elikagai bildu dituztela aurtengo kanpaina, eta harriaren erantzuna "bikaina" izan dela ere azpimarratu nahi izan du. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiete kanpaina kolaboratu duten zumaiar guztiei, herriko supermerkatuei eta ikastetxeei. Gogoratu du, baita ere, janari bilketa horretan 80 gazte aritu direla lanean boluntario bezala.