Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzearekin bat egin dute hainbat herritarrek

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 23a

Hainbat herritar, Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzean. (Juan Luis Romatet)

Aurten Euskal Herrian erregistratu den lehenengo hilketa matxista gaitzesteko elkartu dira gaur arratsaldean hainbat herritar. Zumaiako Mugimendu Feministak egin du protestarako deialdia.

Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiari erantzunez, Sarrigurengo (Nafarroa) hilketa matxista salatzeko elkartu dira hainbat herritar gaur arratsaldean Saregile plazan. Udalak ere bat egin du elkarretaratzearekin, eta adierazi du ez duela horrelako giza eskubideen urraketarik onartuko, "ez Zumaian eta ezta beste inon ere".

Gizon batek 28 urteko emakume bat hil zuen ostiral iluntzean Sarrigurenen. Gizonak labanaz erasotu zuen bikotea, eta larrialdi zerbitzuak erasoa gertatu zen etxebizitzara joan baziren ere, ezin izan zuten emakumea suspertu. Gainera, erasotzaileak larri zauritu zuen hildako emakumearen ama. 2026an Euskal Herrian erregistratu den lehenengo hilketa matxista da Sarrigurengoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide