Martxoaren 3an, asteartea, amaituko da martxoaren 7an jokatuko den Zumaiako 41. herri krosean izena emateko epea. Lasterketa herrikoian parte hartu nahi duten herritarrek rocthesport.com webgunean eman dezakete izena.
Ohi bezala, ibilbide luzea eta laburra izango dituzte korrikalariek aukeran. 10,2 kilometroko lasterketan parte hartuko dutenek 13,75 euro ordainduko dituzte; 5,6 kilometroko proba egingo dutenek, berriz, 11,65 euro. Internet bidezko izen ematea martxoaren 3an 20:00etan itxiko dute.