Darahli elkartea Lankidetza astea ospatzen ari da egunotan, eta antolatu dituen ekintzetan azkena egin dute gaur: umeei zuzendutako tailerrak. Hala, herriko hainbat umek eskulanekin, gatz koloretuekin, karetak edo pultserak eginez nahiz hennazko tatuajeak erakutsiz gozatu dute Oxford aretoan, 12:00etatik aurrera.
Bestalde, bihar iluntzera arte bisitatu ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan Sahararekin elkartasuna josteaz arduratzen den elkarteak muntatutako erakusketa. Saharar herriak erabiltzen duten tresneria erakutsi dute egunotan aipatu aretoan, eta elkarteak urte hauetan zehar egin dituen kanpainen inguruko txokoa ere jarri dute. Gaur eta bihar 12:00etatik 20:00etara bitartean izango da erakusketa ikusteko aukera.