Mareak izurde baten gorpua ekarri du Zumaiako Itzurun hondartzako hondarretara gaur goizean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, aktibatu dute horrelako kasuetan martxan jartzen duten protokoloa, eta astelehenean erretiratuko dute hondartutako animaliaren gorpua.
Horrelakoetan, Plentziako Itsas Estazioko adituak arduratzen dira gorpuaren nekropsia egiteaz, baina haiek adierazi dutenez, Itzurunen agertu den izurdearekin ezingo dute horrelakorik egin, gorpua ustelduta dagoelako. Hala ere, Plentziako estazioko arduradunek jakinarazi dutenez, 08:00etan jaso dute animalia agertu denaren abisua, gertaera erregistratu dute eta harremanetan daude Udaltzaingoarekin.
Astelehenean garbiketa zerbitzuak arduratuko dira gorpua erretiratzeaz.