Hirugarren izan da Helene Alberdi distantzia erdiko Espainiako duatloi txapelketan

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 16a

Helene Alberdi, eskuinean gorriz, Espainiako txapelketako podiumean. (Utzitakoa)

Huescan (Aragoi, Espainia) jokatu zuten atzo distantzia erdiko Espainiako duatloi txapelketa, eta Helene Alberdi kirolari zumaiarra hirugarren izan zen emakumeetan. 

Distantzia erdiko Espainiako duatloi txapelketa jokatu zuten atzo Huescan. Duatloia izanik, bi kirol modalitate jokatu behar izan zituzten irteera puntura gerturatu ziren 400 parte hartzaileek, korrika eta txirrindularitza. Lehenbizi, 8,4 kilometro egin zituzten korrika, 60 kilometro bizikletan jarraian, eta, amaitzeko, beste 4,2 kilometro saltaka. 

Emakumeetan, Helene Alberdi kirolari zumaiarra aritu zen lehian. Txapelketa irabazi duen Marina Muñoz hasieratik buruan joan zen, eta haren hurbil joan zen Alberdi, txirrindularitzako proban bi minutuko penalizazioa ezarri zioten arte. Hor aurrean jarri zaio Anna Noguera. Azken korrika saioan aurkariek baino denbora hobea egin badu ere, sailkapenean hirugarren postuarekin konformatu behar izan du Alberdik, Muñoz eta Noguerasen atzetik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide