Abian da Gerturen Neguko azoka

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 6a

Neguko azokan parte hartzen ari diren saltoki batzuk, Erribera kalean. (Juan Luis Romatet)

Herriko 26 saltokik aterako dituzte mahaiak kalera bihar Gertu elkarteak antolatutako azokan. Haren barruan, gaur, 17:00etan, Julen Magoaren Xinestezina ikuskizuna izango da Erribera kalean.

Gaur goizean eman diote hasiera Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako Neguko azokari. Bertan, bihar iluntzera arte, 26 saltokik aterako dituzte beraien produktuak kalera, bezeroak erakartzeko asmoz. Goizez eta arratsaldez izango da azoka martxan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

Bestelako ekitaldiak ere antolatu dituzte azokaren barruan. Hala, gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, Julen Magoaren Xinestezina ikuskizuna izango da Erribera kalean. Larunbatean, berriz, egun osoko egitaraua antolatu du Gertu elkarteak. 11:00etatik aurrera haurrentzako talo tailerra eskainiko dute Amaiako plazan, eta eguerdian Nagore eta Ander trikitilariak arduratuko dira neguko azoka musikaz alaitzeaz. Arratsaldean puzgarriak jarriko dituzte Eusebio Gurrutxaga plazan, eta Argizko unikornioen kalejira egingo dute 18:00etan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide