Aspaldiko usadioari jarraipena emanaz, herriko ikastetxeetako haurrak kalera atera dira eguerdi partean, baserritarrez jantzita, eta makilak eskutan dituztela, Santa Ageda bezperako koplak abestera. Herriko txoko desberdinetan aritu dira kantuan haurrak, ikastetxeetara bueltatu aurretik.
Arratsaldean Korokoiak abesbatza aterako da kalera, aurreko urteetan bezala, Sasi Ageda eskean. 18:30ean hasiko dute kalejira, Victoriano Arrate etorbidean, eta handik herrigunera joango dira.