Egoitzetako patronala negoziazio mahaira aurkeztu ez dela salatu du ELAk

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 29a

Egoitzetako langileak, Donostian egindako protesta ekintzan. (ELA sindikatua)

Atzo ziren biltzekoak egoitzetako langileak eta sektoreko patronala, baina bilera bertan behera utzi zuen azken honek, eskaintzeko ezer ez zuela argudiatuta. Bitartean, San Juan egoitzan greba mugagabearekin jarraitzen dute. Lanuzteak hasi zituztela 80 egun bete dira. 

Gipuzkoako egoitzetako lan gatazkari irtenbide bat aurkitu nahian, negoziazio mahaian esertzerkoak ziren atzo langileen ordezkariak eta sektoreko patronala. Azken honek, baina, bilera bertan behera utzi zuen astearte gauean, ELA sindikatuak salatu duenez, "helarazi beharreko informazio faltagatik". 

Hori dela eta, ELA sindikatuak bilera bat eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiari lan gatazkari irtenbide bat emateko. Sindikatuaren arabera, abenduko aurrekontu akordioan hori egingo zuela iragarri duen aldundiak. ELAren arabera, "patronala pultsuan jokatzen ari da instituzioarekin eta argi utzi du ez duela negoziatzeko inolako borondaterik. Gero eta argiago dago egoiliarrek eta langileek ez dutela axola. Patronala etekin ekonomikoak handitzera eta bermatzera mugatzen da".

Bitartean, greba mugagabearekin jarraitzen dute San Juan egoitzan, eta lanuzteak hasi zituztela 80 egun bete dira aste honetan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide