Infernu dantzalekuak goraino bete du Aitzuri

Mireia Galarza Bastida 2026ko urtarrilaren 25a

Urriaz geroztik prestatzen ibilitako ikuskizuna bi aldiz eskaini zuten dantzariek, bata 18:00etan eta bestea 20:00etan, bertaratu ziren dozenaka eta dozenaka ikusleren gozamenerako. 

Sarrera guztiak salduta, 80ko hamarkadan oinarritutako dantza eta antzerki emanaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Astindu dantza taldeak Aitzuri pilotalekuan. Urriaz geroztik prestatzen ibilitako ikuskizuna bi aldiz jendarteratu zuten dantzariek, bata 18:00etan eta bestea 20:00etan, bertaratu ziren dozenaka eta dozenaka ikusleren gozamenerako. 

Infernu dantzalekuan girotu zuten emanaldia, eta hainbat musika estilo uztartu zituzten ikuskizunak iraun zuen ia bi orduan zehar. Horretaz gain, istorioari forma emateko hainbat antzerki esketx ere gehitu zituzten emanaldian, guztietan umorea eta gozamena ardatz hartuta. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide