Ekain pailazoak haren azken ikuskizuna Zumaian taularatuko du bihar

Maria Maya Manterola 2026ko urtarrilaren 17a

Argazkia: Utzitakoa.

Bi saio eskainiko ditu: 12:00etan lehena eta 16:30ean bigarrena. Sarrera gutxi batzuk geratzen dira oraindik ere; online eros daitezke. 

Bihar izango da Aita Marin Zumaiako arte eszenikoen eskaintzako urteko lehen proposamena. Haurrentzako ikuskizun bat izango da: Ekain pailazoaren Arlote bat ikuskizuna, hain zuzen ere. Bi emanaldi eskainiko ditu, 12:00etan lehena eta 16:30ean bigarrena. Bietarako sarrera gutxi batzuk geratzen dira sarrerakzumaia.eus webgunean. 

Sinopsia

Arlote bat umorez eta hausnarketaz beteriko lana da. Ekainek herriko arauak desafiatzen dituen arlote baten papera egiten du, desberdin ikusten dutenen barre eta komentarioei aurre eginez. Bere izateko modu bakarraren bidez, aniztasunaren eta sormenaren balioa erakusten du, askotan desberdina denaren beldur den mundu batean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide