Europako eskubaloi txapelketa jokatuko du Kauldi Odriozolak gaurtik aurrera

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 15a

Kauldi Odriozola jokalari zumaiarra, Nantes taldearekin. (Utzitakoa)

Espainiako selekzioarekin arituko da Nantes klubeko eskubaloi jokalari zumaiarra. Danimarkan jokatuko dute txapelketa, eta Serbiako selekzioa izango dute lehen aurkaria, gaur, 18:00etatik aurrera. 

Maila goreneko beste eskubaloi txapelketa bat jokatuko du Kauldi Odriozola jokalari zumaiarrak. Gaur hasi eta otsailaren 1era bitartean, Europako txapelketa izango da jokoan, Danimarkan, eta Jordi Ribera Espainiako selekzioko hautatzaileak deitutako hemezortzi jokalarien artean izango da Nantes klubeko jokalaria.

Gaur bertan jokatuko dute lehen partida, 18:00etan hasita, eta Serbiako selekzioa izango dute aurkari. Azken urteotan bost aldiz neurtu dira bi taldeak, eta hirutan Espainia izan zen garaile, eta bitan Serbia. 

Lehen faseko bigarren partida etzi, larunbatean, jokatuko dute, ordu berean, eta Austriako selekzioa izango dute aurkari orduan. Lehen faseko partidekin amaitzeko, datorren astelehenean, hilaren 16an, Alemaniaren aurka aritu beharko dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide