Salgai daude Ispiritek Aita Marin emango duen gospel kontzerturako sarrerak

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 5a

Aretha Gospel izeneko kontzertua emango du Ispirit taldeak urtarrilaren 11n Aita Mari aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Gospel doinuekin barrenak berotzeko aukera izango da beste behin ere Zumaian. Datorren larunbatean, urtarrilaren 11n, Ispirit taldea izango da herrian, Aretha Gospel izeneko kontzertuarekin. 19:00etan hasiko da kontzertua, Aita Mari aretoan, eta emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude, Internet bidez, hemen.

Lidia Insausti, Noa Egiguren eta Lide Hernando dira gospel/soul talde honetako buruak. Indarrez eta erritmoz beteriko Ispirit taldearen emanaldiak gospeleko emakumeen ahotsak errepasatzen ditu, baita soul generoaren abesti espiritual batzuk ere.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide