Irudimena landuz eman diote hasiera urteari Torreberri Gaztetxean. Aurtengoarekin hamalaugarren edizioa betetzen zuen Urrezko Pertxa korto txapelketa egin zuten atzo. Urte berriari hasiera ematearekin batera iragarri zuten aurtengo aldiko gaia: Mitologia eta Objektua: Kuboa.
Gai horren inguruko film laburrak egin behar izan zituzten parte hartzaileek. Bi eguneko epea izan zuten lanak gauzatzeko, atzoko 22:00etara entregatu behar zituztelako. Emanaldia eta sari banaketa atzo bertan egin zuten, 22:30ean, Gaztetxean bertan. Guztira, zortzi korto aurkeztu dituzte lehiaketara, eta irabazlea, Non dago? film laburra izan da.
Hemen ikus daitezke aurtengo ediziora aurkeztutako zortzi filmak.
Hemen, berriz, txapelketako edizio guztietako parte hartzaileak.
