Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde ekintza ugari ari da izaten Gabonen bueltan Zumaian ere. Datorren zapatuan, urtarrilak 3, binakako pala txapelketa azkarra izango da Odietan, eta dagoeneko eman dezakete izena parte hartu nahi duten bikoteek, 662 08 32 43 (Haizea) telefono zenbakira WhatsApp mezua bidalita. Antolatzaileek jakinarazi dute gutxienez bikoteko bat emakumea* izan behar dela parte hartzeko.
Txapelketa 09:00etan hasiko da Odietan –euria egingo balu, Herri Eskolako frontoira lekualdatuko litzateke–, eta bikote irabazleak txapel bana eta xanpain botila eskuratuko du.
Urteko azken egunean, manifestazioa
Beste hainbat jarduera ere izango dira datozen egunetan. Etzi, abenduaren 31n, esaterako, manifestazioa egingo dute, 18:00etan Beheko plazatik hasita. Era berean, urtarrilaren 10ean Bilbon (Bizkaia) egingo den protestan parte hartzeko deia egin dute. Joan-etorrirako autobusa egongo da Zumaiatik. Izena Inpernupen edo Kantauri tabernan eman ahal izango da, baita lotura honen bidez ere.