Gabonetako eskubaloi hitzorduari eutsiz, Pulpo klubak Iñaki Espilla zenaren oroimenezkoa antolatu du beste urte batez. Aurtengoa hamaikagarrena izango da, eta aurten ere Pulpoko hainbat talde Euskadiko selekzioaren aurka lehiatuko dira, Lubaki kiroldegian.
Datorren asteartean, abenduaren 30ean, izango da Espillaren Oromenezkoa, eta kadete, infantil eta jubenil mailako jokalariek jokatuko dituzte lagunarteko partidak. Guztira, lau norgehiagoka antolatu dituzte; bi goizean eta beste bi arratsaldean. Hona hemen egitaraua:
- 10:00. Taosa Pulpo kadeteak-Euskadi infantil mutilak
- 12:00. Talaia Pulpo kadeteak-Euskadi infantil neskak
- 16:00. Inmo Zumaia Pulpo jubenilak-Euskadi kadete mutilak
- 18:00. Creados Pulpo jubenilak-Euskadi kadete neskak
Bestalde, beheko mailetako topaketekin atzo hasi ziren: goizean, benjaminek izan zuten saioa eta arratsaldean kimu mailako neskek. Gaur, berriz, kimu mutilen txanda izango da, 10:00etatik 13:30era.