"Arrakastatsua" ari da izaten Mao estudioak antolatutako 'pop-up' azoka

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 27a

Azoka zabalik egongo da iluntzeko 20:30ak arte, eta gerturatzen direnek bertako artisten produktuak erosteko aukera izango dute, besteak beste, zeramikazko piezak, bitxiak edota kosmetika produktuak. 

Mao Arte Estudioak antolatuta, pop-up azoka zabaldu dute gaur goizean. Gerturatzen direnek bertako artistek eta artisauek egindako produktuak erosi ahal izango dituzte, besteak beste, zeramika, bitxiak, ilustrazioak, kosmetika produktuak, osagarriak, liburuak edota vintage arropa. Hori ez ezik, interesdunek zeramikazko piezak ere pintatu ahal izango dituzte tailerrean.

Hori horrela, azoka zabalik egongo da iluntzeko 20:30ak arte, arte estudioan bertan (Patxita Etxezarreta, 23).

Argazkiak: utzitakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide