Zumaiako Udalak "gogor" salatu du Barakaldon (Bizkaia) gertatutako hilketa matxista, eta halaber, hildakoaren familia eta gertukoei "elkartasun osoa" adierazi die. Izan ere, urte honetan indarkeria matxistaren ondorioz eraildako laugarren emakumea da Euskal Herrian.
Gainera, udalak argi utzi du ez duela "giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere", eta egoera honen aurrean, "herritar guztien inplikazioa" eskatzen du. "Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea", gehitu du.
Hori horrela izanda, Zumaiako Udalak bat egin du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die gaur, 18:30etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.