Gabonetako 'pop-up' azoka izango da larunbatean Mao Arte Estudioan

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 25a

Mao Arte Estudioa. (Juan Luis Romatet)

Besteak beste, zeramika, bitxiak, kosmetika produktuak eta vintage arropa erosteko aukera izango da azokan, 11:00etatik aurrera. Hori ez ezik, herritarrek zeramika pintatzeko espazio bat ere izango dute.

Mao Arte Estudioak antolatuta, pop-up azoka egingo dute larunbat honetan. Besteak beste, zeramika, bitxiak, ilustrazioak, kosmetika produktuak, osagarriak, liburuak edota vintage arropa erosteko aukera izango da azokan. 

Hori ez ezik, bertaratzen direnek zeramikazko piezak ere pintatu ahal izango dituzte. Hori horrela, azoka zabalik egongo da goizeko 11:00etatik 20:30era bitartean, arte estudioan bertan (Patxita Etxezarreta, 23).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide