Coro Prieto estetika zentroak irabazi du Gabonetako erakusleiho lehiaketa

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 24a

Pasa den astelehenean egin zuten aurtengo sari banaketa, eta 200 euroko balioa duen erosketa bono bat jaso du irabazleak Gertu Zumaiako merkatari eta ostalari elkartearen eskutik.

Beste urte batez, Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du Gertu Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteak. Gabon garairako beraien saltoki edo tabernetako erakusleihoak atontzea eskatu die elkarteak bere bazkideei, baita hauek erantzun ere.

Hori horrela, aurten Coro Prieto estetika zentroa izan da lehiaketara aurkeztutako erakusleiho onena. Hala, 200 euroko balioa duen erosketa bono bat jaso du dendako arduradunak.

Beste lau sari ere banatu dituzte ekitaldian. Epaimahiak hala erabakita, erakusleiho originalena Edu optikakoa izan da; Gabonak hobekien islatu duena Flysch-Aitzi denda izan da, koloretsuena Ane Arribasen mertzeria eta ondoen argiztatutakoa Xanti Altzariak. Hauek 100 euroko erosketa txartela jaso dute.

Argazkiak: Sara Utrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide