Zumaia Loteria administrazioan pozez zoratzen daude, eta dagoeneko Gabonak ospatzen. Eta ez da harritzekoa Gabonetako Loteriaren hirugarren saria bertan saldu baitute: 90693 zenbakiaren serie bat –hamar dezimo–, hain zuzen ere. Beraz, zorteak milioi erdi euro banatu ditu Zumaian, 50.000 euro dezimo bakoitzeko.
Administrazioko langileek azaldu dutenez, lehendabiziko aldia da Gabonetan sari potolo bat ematen dutena. Aurrez saritik eman dituzte, baina beste apustu batzuetan, dela Kinielan dela El Millón de Euromillonesen. Gabonetako Loteriako irabazleei galdetuta, inor ez dela administraziora bertaratu azaldu dute, eta ez dakitela erosleak herrikoak diren, ezta bisitariak ere.