Euskararen Egunaren harira, kalez kale kantuan aritu dira Larrainakoak eta Korokoiak

Aitziber Arzallus 2025eko abenduaren 5a

Herritarrak ere batu zitzaizkien Larrainako eta Korokoiko kideei eta giro ederrean igaro zuten ostegun iluntzea.

Asteartean Euskararen Eguna izan zela eta, atzo arratsalden Larrainako kideak eta Korokoiak kantujira egin zuten herrian barrena. Beheko plazan jarri zuten hitzordua 19:00etan, handik Goiko parera joango ziren, Kofradiara gero, eta Martxoak 8 plazatik pasa ondoren, Ondartxon amaituko zuten osteratxoa. Hainbat herritar ere batu ziren kantujirara eta giro polita sortu zen. 

(Argazkiak: utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide