Lurdes Iriondo eta hark euskal kulturaren transmisioan egindako ekarpena gogoan izan dituzte Zumaian Euskararen Egunean. Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, kantariaren inguruko ikus-entzunezkoa Aita Marin bota zuten atzo, eta 70 lagunetik gora elkartu zen aretoan. Dokumentala ikusteaz gain, Inge Mendioroz zuzendariaren hitzak entzuteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek.