Euskararen Egunaren harira, euskaraz elkarrekin abestera aterako dira bihar, osteguna, Larrainako kideak eta Korokoiak. Beheko plazan jarri dute hitzordua 19:00etan. Handik, Goiko parera joango dira, Kofradiara gero, eta Martxoak 8 plazatik pasa ondoren, Ondartxon amaituko dute. Herritarrak ere gonbidatu dituzte Kantujiran parte hartzera.
Kantuen liburuxka online kontsulta daiteke, helbide honetan.