Askotariko jostailuak jarri dituzte ikusgai Ludotekan

Intza Trula 2025eko azaroaren 30a

Jostailuen erakusketa zabalik egongo da gaur, 17:00etatik 19:30era. Hezitzaileek orientazio lanak egingo dituzte gerturatzen direnekin, 4 urtetik gorako haurrentzako jostailuak erakusteko.

Jostailuen erakusketa zabaldu zuten atzo Ludotekan, eta gaur ere izango da hura ikustera eta jolasak probatzera joateko aukera, 17:00etatik 19:30era. Haurrek eta helduek elkarrekin jolasteko aukera ematea da ekimenaren helburua; horregatik, ludotekako hezitzaileek orientazio lanak egingo dituzte joaten direnekin, merkatuan dauden jostailu aukerak erakutsiz. Jolas gehienak 4 urtetik gorako haurrei zuzenduak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide