Irabazleen eskuetan daude 'Zumaia, 10eko Esperientzia' kanpainako sariak

Aiora Arriola 2025eko azaroaren 8a

"Zumaia, 10eko Esperientzia" zozketako hainbat irabazle. (GERTU merkataritza eta ostalaritzako elkartea)

Pasa den astean jakinarazi zituzten irabazleen izenak, eta jada banatu dituzte Gertuko saltokietako erosketen artean egindako zozketako hamar sariak.

Urriaren 8tik 24ra bitartean Gertu Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteko saltokietan egin ziren erosketen artean Zumaia, 10eko Esperientzia izeneko zozketa bat antolatu zuen Gertu elkarteak. Aurreko astean jakinarazi zituzten hamar irabazleen izenak, eta aste honetan zehar banatu dizkiete sariak dagozkien pertsonei.

Hauek izan dira irabazleak:

  • Uretako motor ibilaldia eta gosaria: Aitor Bastias
  • Uretako motor ibilaldia eta gosaria: Ainhoa Gaston
  • Surf ikastaroa eta bazkaria: Rocio Cardoso
  • Surf ikastaroa eta bazkaria: Jaione Arriaga
  • Argazki erreportajea eta gosaria: Igor Garate
  • Argazki erreportajea eta gosaria: Mª Tere Gorriti
  • Edertasun/ osasun tratamendua eta afaria: Begoña Jimenez
  • Edertasun/ osasun tratamendua eta afaria: Inge Aldazabal
  • Flysch barkua eta afaria: Tere Arrieta
  • Flysch barkua eta afaria: Izaskun zozaya

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide