Zumaiako Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak gonbidatuta, Unai Belaustegi historialariak eta Euskal Herriko Unibertsitateak memoriaren eraikuntzaren eta giza eskubideen inguruko hitzaldia emango du datorren astean Zumaian. Asteazkenean izango da, azaroaren 11n, 18:30ean, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Ekitaldia Javier Buces historialariak eta Aranzadiko kideak aurkeztuko du.
Memoriaren gizarte eraikuntza eta giza eskubideak Euskal Herrian: 1975-2022 du izana Belaustegik emango duen hitzaldiak, eta azken hamarkadetan memoriaren inguruan egin den lanketa sozial eta instituzionala aztertuko du bertan, Gerra Zibilaren eta frankismoaren errepresiotik abiatuta. Hitzaldi hau Zumaiako Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.