Erkibe kultur taldeak aurtengorako antolatu duen hitzaldi zikloko hirugarren eta azken saioa egingo dute etzi, ostegunean, 18:30ean hasita, Alondegiko Oxford aretoan. Adimen artifizialaren inguruan jardun dute aurtengo zikloan. Adimen mota hori erabiltzeak etikoki sor ditzaken zalantzez eta aukerez aritu eta gero, osteguneko saioan sare sozialetan zentratuko dira, eta, bereziki, adimen artifizialaren erabilerak eragin ditzakeen arriskuez.
Miren Agirregomezkorta izango da osteguneko saioko hizlaria. Adimen artifizialeko eta marketineko kontsultorea da, eta Zumaiara ekarriko duen hitzaldiaren izena Adimen artifizialaren erabilera sare sozialetan: arriskuak izango da.