Alex Odriozola izan da garaile Itzurunen, Euskal Herriko bodyboard zirkuituko proban

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 2a

Argazkia: EHSF.

Kategoria irekian izan zen nagusi Odriozola. Gazteen artean ere zumaiarrek beren maila erakutsi zuten; Unax Pascual sailkatu zen lehena.

Alex Odriozola izan zen lehen sailkatua atzo, larunbata, etxean jokatutako bodyboard proban. Euskal Herriko zirkuituko probetariko bat jokatu zen, hain zuzen ere, Itzurunen, eta kategoria irekian nagusitu zen zumaiarra.

Gazteen kategoria ere jokatu zen atzo Zumaian, eta guztietan erakutsi zuten beren maila etxekoek olatuen gainean. Unax Pascual nagusitu zen gazteen artean. 

Txapelketa jokatu ondorengo adierazpenetan Odriozolak aipatu zuen ez zuela zorte handirik izan kanporaketetan, baina finalean lagundu ziola itsasbeherak. "Olatu on pare bat hartu ahal izan ditut, eta gustura ibili naiz", aitortu zuen. Ereagan eta Mundakan jokatuko dira hurrengo probak, eta gogotsu da horietarako. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide