Babes ofizialeko 46 etxebizitza egingo dituzte duela hamarkada batzuk arte Torreagako fabrika zaharra egon zen lursailean. Sukia eraikuntza enpresak egingo du etxebizitza bloke hori eta hilaren haien zozketa arautuko duen hitzarmenari behin betiko onarpena eman zioten. Behin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak haren berri ematerakoan, zabalduko zuten etxebizitza haien zozketarako izen ematea.
Bada, gaur argitaratu dituzte hitzarmenaren oinarriak lurraldeko aldizkari ofizialean, eta espero da datorren astean sinatuko dutela akordioa udalak eta enpresa eraikitzaileak. Udalak igorritako oharrean gaineratzen denez, zozketako izen ematea urriaren amaieran zabaltzea espero dute.