Gaur hasi dute Montserraten (Herrialde Katalanak) Munduko geoparkeen sareko estatu mailako jardunaldi irekian barruan antolatutako hitzaldi sorta. Hezkuntza, geologia, geoparkeak dute izena aurten Catalunya Central GeoParken antolatutako topaketek, eta lehen hizlarietako bat Euskal Kostaldeko Geoparkeko ingurumen koordinatzaile Gonzalo Torre zumaiarra izan da. Geoeskolak: flyscharen hezkuntza-eskaintzatik Geoparkearen hezkuntza-eskaintzara izeneko hitzaldia eskaini du.
Jardunaldiak hasi aurretik, atzo, Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten herrietako ordezkariei harrera egin zieten Manresako udaletxean. Bertan izan zen, besteak beste, Zumaiako alkate Iñaki Ostolaza. Opariak elkarbanatu zituzten Manresako eta Zumaiako udal ordezkariek.