Urriaren 5ean korritu zuten ehunka lasterkarik Flysch Trail mendi lasterketa entzutetsua. Korrikalariez gain, boluntario, zale eta antolatzaile ugari biltzen ditu probak. Bi lasterketatako ibilbidearen puntu desberdinetan jasotako irudiez gain, irabazleen nahiz antolatzaileen hitzak bildu ditu hedabide honek bideo honetan.