Joxe Mari Gorritiberea Gorriti herritarra zendu da gaur, 85 urte zituela, Eibarren (Gipuzkoa). Gorriti eta bere animaliak izeneko ikuskizunarekin festarik festa ibili izan zen hamarkada luzez Euskal Herriko hamaika txokotan, bere animaliak erakusten, eta eskualdean ere ohiko ikuskizuna izaten zen berea festa giroan.
Azken urteetan, hori bai, ez zen horrenbeste agertu izan plazetan, besteak beste, denborarekin erakundeak ere animaliak plazan erakusteko araudiak zorroztuz joan izan direlako.